XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F-315ak ez zen bere jaiotzataz oroitzen: - Beno, azken finean ez dut inoiz ezagutu hori oroitzen duenik. Pentsatu zuen.

Denbora luze zeraman F-315ak arma-lantegi batean lo egiten.

Baina hau ez zen arraroa berarentzat.

F-315 tanke bat bait zen.

Hala ere, F-315 ez zen besteak bezalako tankea; lehenengo, berak ez zuelako burdin eta altzairuzko masa izan nahi, eta bigarrenaz, F-315 deitzea ez zitzaiolako batere atsegin.